LIRIKA (BERR)AURKITU
ABIAN DA JALGI! VOZ FESTIVAL-AREN BIGARREN EDIZIOA
PROGRAMAZIOA + SARRERAK
2022 Jalgi! Voz Festival-ak 7 ikuskizun proposatzen ditu udazken honetarako, musika orokorrean eta bereziki musika klasikoa bizitzeko dugun modua aldatzea asmo dutenak. Eklektizismoa eta berrikuntza bultzatuz, jaialdiaren edizio berri honek musika eskaintzeko modu berrien aldeko apustua egiten du berriz ere,  jaialdiaren bereizgarri bihurtu diren formatu batzuk berreskuratuz.

Ez baduzu ezer galdu nahi,  irailaren 1etik 9ra ZURE ABONAMENDUA LORTU dezakezu, zure gustu eta beharretara gehien egokitzen den modalitatean.
LIRIKA (BERR)AURKITU
JALGI! VOZ FESTIVAL
GIZA AHOTSA
"Abestia unitate artistiko gisa"
Andre Maria Zuriaren plazan hartutako lehen kafetik, arteak gizartea aldatzeko eragile aktiboa izan behar delako uste sendotik eta aukerak iritsi arte ezin dela itxaron beharrean sortu egin behar direlaren egiaztatzetik jaio da JALGI! VOZ FESTIVAL-a, musika bilakatu den hitza protagonista duena.
HELBURUAK
KONTZEPTUA ERALDATU ETA TRADIZIOA URRATU
“Ibilbide berriak ekin etorkizun berriak aurkitzeko”
Jaialdia nola eta zer proposamenen bidez gauzatuko zen oraindik ere jakin gabe, beti izan dugu argi formatuak, espazioak, protokoloak eta konbentzioak zalantzan jarri nahi genituela, eta musika klasiko eta lirikoaren inguruan aurretik pentsatutako ideiei eta estereotipoei aurre egin nahi geniela.
8 DESIRA
JAIALDIA
HITZETATIK AHOTSERA, AHOTSETIK MUSIKARA
“Lirikaren kontzeptua (berr)aurkitzen lagunduko dizuten proposamen musikalak”
8 kontzertu lirikaren kontzeptua desestaltzeko.
8 ikuskizun garai eta estetika askotako ahots-musikaren bidez, interesatzen zaigunaz gain, kezkatzen, urduritzen eta liluratzen gaituenaz hitz egiten digutenak.
8 proposamen artistiko genero hau tradizionalki aurkeztua izan den formatu, espazio eta ohiturak zalantzan jartzeko.

GEHIAGO JAKIN
ARTISTAK
PERTSONA ARTISTAREN ATZETIK
“Konpromisotik bikaintasunera”
JALGI! VOZ FESTIVAL-ak parte hartzen duten artisten kalitate artistikoaren zein giza-kalitatearen aldeko apustua egiten du. Gogo bizia, prestakuntza, sormena eta konpromisoa, artista guztiek partekatzen dituzten balioak dira.
EZAGUTU GAITZAZU
2021-KO JAIALDIA
NORTZUK GARA
ALDAKETAREN BILATZAILEAK
“Beti ekin lehenengo, gero gerokoak”
JALGI! VOZ FESTIVAL-a inoiz izan dugun sormen prozesurik konplexuena izan da, eta aldi berean, ilusionagarriena. Idealismoa denboragabetasun eta konfinamendu uneetan, jada forma ukigarri eta gorpuzduna hartzen dutenak. Abstraktutik zehatzerako bidaia bat, errealitate bihurtutako amets bat suposatu duena.
EZAGUTU GAITZATZU