ARTISTA

Ainhoa López de Munain

Ainhoa López de Munain Isasmendi Vitoria-Gasteizen jaio zen 1999. urtean. 8 urterekin Jesús Guridi Kontserbatorioan piano ikasketak hasi zituen eta 15ekin kantu ikasketak. Gaur egun Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) Musika Lengoaiaren Pedagogia ikasketak bukatzen ari da. 2018an eta 2019an Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan sariduna izan zen. Gasteizen Samaniego Eskolanian eta Nurat Gazte Abesbatzan hasi zen abesten eta gaur egun hainbat proiektu egiten ditu abesbatza ezberdinekin. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko programazioan, Donostiako Musika Hamabostaldian, Europako Abesbatza Gaztea 2017, Cuencako Musika Sakroaren astean, Toulouse Les Orgues festibalean eta Berlioz festibalean abestu du koralista bezala. 2020ko urtarrilean M. Ravel-en L’enfant et les sortileges opera abestu zuen Baionako kontserbatorioan, rol nagusia interpretatuz.