ARTISTA

Amaia Rodríguez

Amaia Rodríguez Quintana 1991n jaiotako pianista gasteiztarra da. Gasteizko “Jesús Guridi” kontserbatorioan Margarita Bilbao eta Angela Vilagrán irakasleekin ikasten du. 2010ean Iruñeako goi mailako kontserbatorioan Maite Ascunzeren irakaslearen bidez jarraitzen du eta poloniako Bydgoszcz hiriko Feliksa Nowowiejskiego akademian bere ikasketak bukatzen ditu. Horren ondoren, errepertorio liriko akonpañamenduaren interesa dela eta, ESMUC zentroan Lied errepertorioko Masterra burutzen du Francisco Poyatoren eskutik. Gainera Alba Ventura, Alfonso Gómez, Mariana Gurkova, Wolfram Rieger, Katarzyna Popowa-Zydrón, eta Edith Fisher pianistekin kurtsoak egiten ditu. Aldi berean musika trebakuntza zabalago eta osoago izateko Emilio Molina-ren bidez pianoko inprobisazio klaseak jasotzen ditu.Bere ibilbide profesionalen Kontzertu areto ezberdinetan parte hartu du, hala nola, Bartzelonako auditorioan edo Marsahll akademian. Horrez gain zenbait abesbatzen laguntzailea izan da, “Arabatxo” Arabako haur abesbatzen elkartearen pianista izanez. Gaur egun “Luis Aramburu” gasteizko udal musika eskolaren irakaslea da