ARTISTA

Amaia Zipitria

Amaia Zipitria pianista gipuzkoarra Rotterdamgo Goi Mailako Kontserbatorioan lizentziatu zen Barbara Grajewska piano-jolearekin. Bertan ganbera musikako irakasle-titulua lortu zuen Goi Mailako Ohorezko Amaierako Saria kalifikazioarekin. 1993tik 1998ra bitartean, JONDE (Espainiako Orkestra Nazional gaztea) taldeko kide izan da, eta hainbat orkestraren laguntzaile; besteak beste, RTVE, ONE, Euskadiko Sinfonikoa, Bilboko Sinfonikoa, Cadaquesko Orkestra, etab. Maisu handiek zuzendu dute, hala nola Carlo María Giulini, Philippe Entremont, Gianandrea Noseda, Victor Pablo Pérez, Juanjo Mena, Ernest Izquierdo, etab. Pianista laguntzailea izan da Zakhar Bronen biolin katedran Madrilgo Reina Sofía eskolan eta gaur egun biolontxelo eta klarinete errepertorioko irakaslea da, Asier Polo eta José Luis Estellésen klaseetan Musikenen. Bestalde, Donostiako Orfeoiaren piano-jolea da. Kontzertista moduan, Madril eta Bartzelonako auditoriumetan eskaini ditu emanaldiak, hala nola Zaragozan, Sevillann, Malaga, Oviedon eta Euskal Herrian Bilboko Euskalduna antzokian edo DonostikoKursaalean. Espainiatik kanpo Kroazia, Italia, Frantzia, Ingalaterra eta Suitzan aritu da. Bere grabazioen artean aipatzekoak dira Jesús Villa-Rojoren Sonata nº2 (Naxos) Asier Polo biolonzelistarekin batera. Moldatzaile gisa, Xavier Montsalven harpa, gitarra eta klabezinerako kontzertuen pianorako murrizketak egin ditu Tritó argitaletxearentzat.