ARTISTA

Enric Casasses

Enric Cassases idazle katalan ezaguna da, bere aitaren eskutik lehenik eta Angel Carmonarenarenetik ondoren, Stella Hagemannen bidea jarraituz literaturaren munduan murgildu zen txikia zenetik.  Katalanez idatzitako bere poesia liburuek (La cosa aquella, No hi érem, Calç, Plaça Raspall, Uh, t 'hi sé, entre altres) hainbat sari jaso dituzte. Prosazko literatura (El poble del costat, Diari d 'Escània) eta antzerki-lanak (Do' m, Monòleg del perdó) ere idatzi ditu, poema-marrazketa lanez gain. Bere ustez, bertsoak eta poesia "ahozko musika" dira eta ozen egiten dira, horregatik errezitaldi ugari eskaintzen ditu. Azken urteetako poesiaren bildumak El nus la flor du izenburu.

Daniel Ariño

Daniel Ariño piano-jolea, konpositorea eta prestakuntza klasikoko inprobisatzailea da. 2008an, Gradu profesionaleko titulua lortu zuen Santiagoko CMUSen, non Aparteko Saria lortu zuen. 2014an, Interpretazio Klasiko eta Garaikidean graduatu zen ESMUCen, bertan oraindik ere jazz-pianoaren espezialitatean trebatzen jarraitzen du. 2017an, Musika Klasiko eta Garaikidearen Interpretazioko Ikasketa Aurreratuen Masterrean lizentziatu zen. Lied generoarekin izan duen harremana estua eta bizia izan da beti. Alan Branch eta Francisco Poyato irakasleekin jorratu du alor hau, eta Katalunia inguruko hainbat abeslarirekin batera aritu da.

Maria Mauri

Maria Maurik oroimena duenetik abesten du. Txikitan, kontserbatorioko abesbatzan abestu zuen  eta abesbatzetan abesten jarraitzen du orain ere. Bach Collegium Barcelona, Ensemble Vocal, Vos Omnes edo The Beauty Fools antzinako musika garaikideko taldeekin izandako lankidetza nabarmentzekoa da. Kataluniako Cor Jove Nacional abesbatzaren hainbat ediziotan ere parte hartu du. Mariak piano klasikoko ikasketak egin zituen ESMUCen, eta geroago piano-jotzaile laguntzaile moduan espezializatu zen Londresko Guildhall School of Music and Drama eskolan. Bere musika-kezka zabal eta desberdinek eraman zuten zuzendaritzaren munduan barneratzera eta 2019an ESMUCen Orkestra Zuzendaritza espezialitatean graduatzera. Gaur egun, ahots eta abesbatza esparruan aritzen da, piano-jole, zuzendari eta abeslari gisa.