ARTISTA

Iker Ortiz de Zárate

Iker Ortiz de Zárate Arte Dramatikoan lizentziaduna da Ohorezko Matrikularekin Canterburyko Kent Unibertsitatean. Halaber, beste zenbait eskoletan trebatu da ere:  Madrilgo William Layton laborategian, Juan Carlos Corazza estudioan, Pariseko Mimodrame Marcel Marceau-n, Franco Américain Cinéma Theâtre-n, BAW-n eta New Yorkeko The Acting Studio eta John Strasberg 's Studio-n. Ikerrek Zinema eta Telebistan eta, batez ere, Antzokian egin du lan, aktore, zuzendari eta antzerki-egile gisa lan eginez. Antzerki-zuzendari gisa, Ikerrek Gasteizko Ortzai Arte Dramatikoko Laborategia sortu zuen 2005ean. Harrezkero, haren zuzendaria da eta bertako Antzerki Dantza Konpainia Profesionalaren titularra da ere. Herrialde askotan aritu dira, erakunde eta sustatzaile ospetsuenen eskutik (Frantzia, Grezia, Finlandia, Kuba, Argentina, Puerto Rico, Estatu Batuak, Italia...).​Irakaskuntzarantz buru-belarri murgildurik, bere sistema propioa garatu eta erregistratu du, Neumokinesia deritzona (marka erregistratua), Antzerki, Dantza eta Musika interpreteen entrenamendurako.