ARTISTA

Susana García de Salazar

Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak eta Basileako Musikhochschulen jarraitu zituen piano ikasketak, P. Efler eta A. Oetiker maisuekin. Nazioarteko areto eta jaialdi garrantzitsuetan jo du, Donostiako Kursaalean, Bilboko Euskaldunan, Teatro de la Zarzuela-ren Lied zikloan, Auditorio Nazionalean, Kanaria Handiko La Palmaseko Pérez Galdós antzokian, Donostiako Musika Hamabostaldian, Nantesko La Folle Journée jaialdian, Lisboako Belem Kultur Etxean Festa da Musican eta Belgikako Monty jaialdian, besteak beste. Carlos Mena kontratenorrarekin batera Paisajes del recuerdo, música vasca del siglo XX grabatu zuen Harmonia Mundirentzat 2006an eta bere azken lanen artean Carlos Menak idatzitako Alberto Iglesiasen Chansons Légères obraren estreinaldia nabarmentzen da.
Argitaratu gabeko konpositoreen lana ikertu eta interpretatzeko lan garrantzitsua egin du. Lan hori CD formatuan argitaratu zen 2020an, Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin, izenburu honekin: Inéditas, la voz invisible de las Compositoras. Arriagan (Bilbo), Musikeneko Auditorioan (Donostia) edo F.Marchen (Madril) aurkeztuta, harrera bikaina izan du.

Eugenia Boix

Monzonen jaioa, Salamancako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Aparteko Karrera Saria lortu zuen, eta ezagutzera eman zen 2007an Montserrat Caballé-Bernabé Martí beketan lehen saria lortu eta gero. Ondoren, 2012an Pekinen Placido Domingok antolatutako Operalia lehiaketa ospetsuan finalista izan zen. Besteak beste, Federico M. Sardelli, Monica Huggett, Aaron Zapico, Silvia Marquez, Lars Ulrik Mortensen, Lionel Bringuier eta Sir Neville Marinerren gidaritzapean abestu du. Bere errepertorio operistikoan Pamina (Txirula Magikoa), Belinda, (Dido eta Eneas), Susanna (Le nozze di Figaro) Adina, (L 'elisir d' amore) edo Amina (La Sonnambula) bezalako rolak nabarmentzen dira. Mozarten Requiem, Händelen Dixit Dominus, Pergolesiren Stabat Mater, Mahlerren Laugarren sinfonia, Faureren Réquiem, J.S. Bachen Gabonetako oratorioa edo Händelen Mesias interpretatu ditu.
Errezitaldiak eskaini ditu Europan, Amerikan eta Asian. Alpha, Lauda, Winter & Winter eta Cobra Recordsentzat grabatu du eta Radio Clásica de RNE, Radiotelevisión portuguesa, BBC eta Médici TVrako grabazioak egin ditu.

Carmen San Esteban

Arte Dramatikoan lizentziatua, zineman, antzerkian eta telebistan egiten du lan. Interpretazio-irakaslea ere bada.

Antzerkiak: Vitoria-Gasteiz (2015). "Vanitas-Vanitatis", "Heroinas", "Cruzando el tiempo" eta "In-Posible realidad": Gasteizko Artium Arte Garaikideko Museoaren Erakusketetarako sortutako antzezlanak. ¿Entras ?: ikuslea eta aktorea, armairu baten barruan.Antzerki
Konpainiak: El Mono Habitado, Traspasos Kultur. Trapu Zarra. La Machina. Siroco. Geroa. Bekereke. Sala San Pol. Teatro Gasteiz y otras.
Zinema: Embarazados. Rey Gitano. Tres Mentiras, Umezurtzak. La Dama Guerrera. Hoy no se fía, mañana sí.
Film laburrak: La ley.  Todo va bien. Violencia de Género. Baga, Biga, Higa. Televisión 1999. Monsieur Cuirasse. Aguacero. La Leyenda de un hombre malo. Lux. La Tentación.
Telebista: Gernika bajo las Bombas. El Precio de la Libertad. Esto no es serio. Más Humor. El Comisario. Hospital Central. Manos a la obra. El Señorío de Larrea, España mágica, spots, etc.
Irratia: Escrito en el aire. Lokuzioa, asteko iritzi-artikulua (2017). Radio Vitoria EITB Afrodita: irrati kontsultategi esoterikoa. Umorea. Radio Vitoria EITB irrati-nobelen zuzendaritza
Prentsa: De reojo: Iritzi artikuluak. Diario de Noticias de Álava (2016-17)