ARTISTA

José Miguel Baena

Jose Miguel Baena itzultzailea, noizean behinka idazlea, aktorea eta abeslaria da. Ciklus Ensemblek (Asier Pugak zuzendua) Iñaki Estradari enkargatutako eta 2017an estreinatutako “Gargantúa” lanaren libretoaren musika moldatzaile eta narratzailea izan da, Rabelais-en lanan oinarrituta. Bestalde, 2014an Madrilgo Juan March Fundazioan estreinatu zen “Gesualdo abangoardiatik ikusita”-ren dramaturgiaren egilea da ere. Helena Matheopoulosen Maestro eta Wolfgang Sandbergerren Bach 2000 – 24 bariazio liburuak itzuli ditu gaztelaniara. Estudio Corazza delakoan aktore gisa trebatu zen, eta Madrilgo Teatro Español antzokian debutatu zuen, Hugo Pérez de la Picaren “Donde mira un ruiseñor cuando cruje una rama” antzezten (Teatro Tribueñe konpainia, 2013). 2015eko urrian Moskuko Preodolonye aretoan aritu zen zuen Kamin Teatru taldearekin, Chejov eta Gogolen eszenak interpretatuz. Eusebio Calonge eta Paco de la Zarandaren “El Corazón entre ortigas” pelikulan ere parte hartu zuen (La Zaranda). Abeslari gisa, Alemanian hasi zuen bere heziketa, eta Beethovenen “Fidelio” operan Florestan rola burutuko du Habanako Alicia Alonso Antzoki Handian aurten.