ARTISTA

Juan Laboreria

Donostian 1994an jaioa, Juan Laboreriak goi mailako Koru Zuzendaritza ikasketak burutu zituen ESMuC-en Johan Duijckekin eta Leipzigeko HMT Felix Mendelssohn Bartholdyn Roland Börgerrekin. Bere kantu ikasketak Conservatori del Liceuan Oriol Rosésekin hasi ondoren, Musikenen amaitu berri ditu Maite Arruabarrenaren gidapenarekin. C. Alcedo, C. Álvarez, D.Baldwin, P. Gay, E. Halfvarson, H. Kordes, J. A. López, T. Madigan, J. Martín-Royo, M. Pikulski, F. Poyato, J. J. Rodríguez, J. Surinyac, M. Urbieta edota W. Rieger bezelako irakasleekin ere izan ditu klaseak.Bakarlari gisa aritu da, Palau de la Música Catalana, Donostiako Kursaal Auditorioa, Kantabriako Jaialdi Jauregia, Burgoseko Antzoki Nagusia edo Murtziako Romea Antzokia bezelako aretoetan, beste batzuen artean. Bere azkeneko proiektuen artean hurrengoak nabarmentzen dira: Don Giovanni operan, Masetto pertsonaiaren debuta Donostiako Kursaal Auditorioan, Figaroren papera Paco Miren Jazz Bodas de Figaro antzezlanean Murtzian eta Iruñan, eta baita 81. Musika Hamabostaldian eskainitako errezitala ere.