ARTISTA

Leyre Sáenz de Urturi

Gasteizen 1995ean jaioa. Musika ikasketak "Luis Aramburu" Musika Eskolan hasi zituen, bere jaioterriko "Jesús Guridi" Kontserbatorio Profesionalean jarraituz. Alba Ventura piano jolearen gidaritzapean amaitu zituen goi mailako interpretazio ikasketak Bartzelonako Liceu Goi Mailako Kontserbatorioan, Ferrer-Salat Fundazioaren "Jóvenes Promesas" saria lortuz. Berriki, “Victoria de los Ángeles” Fundazioaren beka jaso du Kataluniako Musika Eskolan goi mailako formakuntza amaitu ondoren, "Victoria de los Ángeles" Lied Masterra osatuz Josep Surinyac eta Francisco Poyato irakasleekin. Gainera, 2014an, Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan bakarlari eta ganbera musikako kategorian saritu zuten; eta 2015ean, “Juventudes Musicales”-ek beka eman zion Nazioarteko Lied Interpretazio Ikastaroa burutzeko. Ahotsaren formakuntza ere zabaldu du "Cor de Noies del Orfeó" delakoan parte hartuz bi urtez “Kataluniako Palau de la Musica”-n. Formakuntza honetan zehar, besteak beste, Marta Zabaleta, Enrique Bagaría, Alfonso Gómez, Akiko Ebi, Wolfram Rieger eta Hartmut Höll irakasleen aholkuak jaso ditu.