ARTISTA

Magalí Sare

Magalí Sarek bere lehen bakarkako diskoa kaleratu zuen, "Cançons d'amor i dimonis" (Maitasun eta Deabru kantuak) eta ofizialki Bartzelonako Nazioarteko Jazzaldiaren 50. edizioan aurkeztu zen. Quartet Mèlt taldeko sopranoa izateagatik ere ezagutzen da (2015ean TV3 Oh Happy Day programaren 3. edizioko irabazleak). Gainera, Clara Peya piano-jotzaile eta konpositorearen ESTÓMAC diskoko abeslaria da eta Manel Fortià kontrabaxu-jotzailearekin musika esperimentaleko bikotea osatzen du. 2019an "Talento Emergente" izendatu zuten Kataluniako Musikaren Akademiako Alicia sarietan, artista errebelazio gisa. 2020an, Estrella Damm iragarkiaren "compromiso" abestia kantatzeko aukeratu zuten.

Sebastià Gris

Sebastià Grisek gitarra-jole fazeta konpositore eta moldaketzaile alderdiekin uztartzen du. 2017an "Bull i Pebre Bord Jazz Orquestra" sortu zuen. 2018an, Magalí Sareren lehen diskoko taldean sartu zen. Gaur egun, Josep Munar gitarra-jolearekin bikote bat du, Amaia Miranda abeslari eta gitarra-jolearekin beste bat, eta Joan Codina eta Marti Carrascorekin batera laukote bat.