ARTISTA

Miguel Gómez

Miguel Gómez Castellón de la Planan jaio zen, eta bertan piano ikasketak egin zituen. 2013an Musikologia Historikoan graduatu zen ESMuC-en eta han kantu klasikoaren munduarekin harremanetan jarri zen Assumpta Mateu eta Ofelia Salaren eskutik, nahiz eta musika tradizionalean eta antzinako musikan ere trebatu. 2014an kontratenor ahotsa lantzen hasi eta 2015 eta 2019 artean Kantu Klasikoaren gradua ikasi zuen ESMuC-en Margarida Natividade irakaslearekin, Marta Almajano, Pep Surinyac eta Francisco Poyatoren eskolak ere jasoz. Urte horietan Carlos Mena, Xavier Sabata eta Ana Luisa Chova bezalako irakasleekin ere trebatu zen. Ordutik, bakarlari bezala parte hartu du hainbat taldetan, Bach zum mitsingen (Bartzelona), Ensemble Canticel (Vilanova i la Geltrú) eta Académie Bach (Aix-en-Provence) kasu. Musikari eta ikertzaile gisa dituen interesak kontratenorrentzako ohiko errepertoriotik harago doaz, betiere erregistro honen aukera guztiak bilatuz, bai errepertorio modernoagoei heltzeko orduan, bai hain arruntak ez  diren ahots mota horrekin lotutako erreportorioa lantzeko orduan , bai bere aukera eszeniko eta estetikoetan.