ARTISTA

Miren Urbieta-Vega

2015.urtean Teatro Campoamor sari liriko ospetsuetan lortutako errebelazio abeslari onenaren sariak adierazten duen moduan, Miren Urbieta-Vega egungo euskal panorama lirikoaren ahots garrantzitsuenetariko bat da dudagabe. 2010ean Musikenen lizentziatu zen, Maite Arruabarrena mezzosopranoaren babespean, eta Valentziako Palau de les Artseko Domingo Hobekuntza Zentro ospetsuan osatu zuen bere formakuntza, Alberto Zeddaren gainbegiratze artistikoarekin. Besteak beste, Liu (Turandot), Donna Elvira eta Zerlina (Don Giovanni), Adina (L 'Elisir d' Amore) eta Marguerite (Faust) rolak antzeztu ditu estatuko opera antzoki garrantzitsuenetan (Liceu, Teatro Real de Madrid, Oviedoko opera, ABAO). Bestalde, Usandizagaren La llama operaren (Deutsche Grammophonentzako grabazioa) mundu mailako estreinaldian parte hartu du eta musika sinfonikoari dagokionez, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Valentziako Erkidegoko Orkestrarekin eta Madrilgo Orkestra Filarmonikoarekin kolaboratu du, besteak beste. Ganbera-musikari dagokionez, Easo hirukotearen (sopranoa, tronpeta, organoa) eta Aldaxka hirukotearen (sopranoa, klarinetea, pianoa) kide izan da. Lied errezitaldi ugari eman ditu ere, hala nola Anton Garcia Abrilen abestien triptikoaren erabateko estreinaldia Bilboko Arriaga Antzokian 2015ean. Azkenik, bere ibilbidean euskal musikaren difusiorako ahaleginak nabarmentzen dira. Testuinguru honetan, Ruben Fernandez Aguirre pianistarekin disko bat grabatu du IBS Classical diskoetxearentzat, "Ametsetan" (2018) izenekoa eta hotsa jarri dio ere Maitenaren rolari, diskoetxe berak 2020ko irailean grabatu zuen Charles Colinen izen bereko operan.