Jesús Ibáñez de Matauco antzokiak (Hegoalde gizarte etxean kokatua) funtsezko egitekoa du hiriko kultur elkarte eta taldeen ekimen artistikoak garatzeko. Era berean, Udalaren Antzoki Sarearen zenbait programa eskaintzen dira bertan, hala nola XXI mendeko Flamenko zikloa edo JIM aktual zikola.
Kultur Etxeak ateak zabalik dauzka Urkabustaizko herritar guztientzat. Udal liburutegiaren egoitza da, eta bertan egiten dira udalerriko ekintza kultural gehienak.Antzokiak egitarau oparoa izaten du, tartean haur eta helduentzako antzerki-obrak, dokumentalak edota filmak. Urkabustaizko Kultur Etxea udalerriko zenbait elkarteren bilgune ere bada, baita hitzaldi zein erakusketentzako tokia ere.