Oihaneder Euskararen Etxea 2014. urtean inauguratu zen eta beldurrik gabe esan daiteke dagoeneko Gasteizko eta Euskal Herriko euskaltzale eta kulturzaleentzat erreferente bilakatu dela. 650 jarduera baino gehiago antolatu dira denbora tarte honetan, eta 50.000 lagun baino gehiago izan dira Montehermoso jauregiko ateak zeharkatu dituztenak euskararekin lotutako jarduera ezberdinetan parte hartzeko.